Carrie Coon
Carrie Coon | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Copley udalerria, Summit konderria (Ohio), 1981eko urtarrilaren 24a (43 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Tracy Letts (2013ko abuztua - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen University of Mount Union (en) Copley High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Carrie Alexandra Coon (Copley, Ohio, AEB, 1981eko urtarrilaren 24a) aktore estatubatuarra da. Karreran ospe gehien eman izan dion lana telebistako bat izan da, HBO kateko The Leftovers (2014-2017) telesaileko rol nagusietako batean.
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohion jaiotakoa da Carrie Coon, eta hango Mount Union Unibertsitatean gaztelera eta ingelesezko gradua lortu zuen 2003an.
2006an beste unibertsitate titulu bat lortu zuen, antzezpenean, Wisconsin-Madisongo Unibertsitatea delakoan.
Antzerkian, Tony Sari baterako izendatu zuten Who's Afraid of Virginia Woolf antzezlanaren 2012ko ekoizpen bategatik, eta agertu izan da zenbait filmetan, hala nola Gone Girl thriller psikologikoa (2014), The Post (2017) drama politikoa, Widows thrillerra (2018), Avengers Infinity War (2018) superheroien filma, edo Ghostbusters: Afterlife (2021).
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktore ezkondua dago Tracy Letts antzerki idazle eta aktorearekin 2013tik.[1]
Mount Unioneko Ohioko ikasketak egin bitartean, urte sabatikoa hartu zuen eta, airez aldatzeko, Donostian bizi izan zen urtebetez[2]. "Agur" esaten zuen elkarrizketa batek biraltasun pixka bat lortu zuen Euskal Herriko Twitterren 2022an[3].
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharra(k) |
---|---|---|---|
2012 | One in a Million | Bix | Film labur |
2014 | Gone Girl | Margo Dunne | |
2016 | Strange Weather | Byrd | |
2017 | Great Choice | Jen | Film labur |
The Keeping Hours | Elizabeth | ||
Izzy Gets the F*ck Across Town | Virginia | ||
The Post | Meg Greenfield | ||
2018 | The Legacy of a Whitetail Deer Hunter | Linda Ferguson | |
Avengers: Infinity War | Proxima Midnight | ||
Kin | Morgan Hunter | ||
Widows | Amanda Nunn | ||
2020 | The Nest | Allison O'Hara | |
2021 | Ghostbusters: Afterlife | Callie Spengler | |
2022 | Boston Strangler | Jean Cole |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Oharra(k) |
---|---|---|---|
2011 | The Playboy Club | Doris Hall | "An Act of Simple Duplicity" atala |
2013 | Law & Order: Special Victims Unit | Talia Blaine | "Girl Dishonored" atala |
2013 | Ironside | Rachel Ryan | "Pilotua" |
2014 | Intelligence | Luanne Vick | "Patient Zero" atala |
2014–2017 | The Leftovers | Nora Durst | |
2017 | Fargo | Gloria Burgle | 3. denboraldia |
2018 | The Sinner | Vera Walker | 2. denboraldia |
2021 | What If...? | Proxima Midnight (ahotsa) | "What If... T'Challa Became a Star-Lord?" atala |
2022 | The Gilded Age | Bertha Russell |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Marcus, Bennett. (December 20, 2013). «August: Osage County Playwright Tracy Letts On His Hospital-Room Marriage and Claire Danes's "Giant Baby"» Vanity Fair.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Carrie Coon, la estrella de Hollywood enamorada del castellano y del fútbol» La Vanguardia 2020-10-13 (Noiz kontsultatua: 2022-01-25).
- ↑ Martos, David. (2022). «Carrie Coon me ha dicho ‘vale, venga, agur'» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-01-25).